Teknologia -

Azken belaunaldia

Etorkizuneko sagua ikusezina da

Massachussetseko Institutu Teknologikoak infragorrien bitartez erabiltzailearen hatzen mugimenduak jaso eta interpretatu egiten ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Tom &' || 'amp; Jerry" marrazki bizidunetako telesailaren kapituluetako batekin aurkeztu du Massachussetseko Teknologia Institutuak (MIT) etorkizuneko sagua: sagu ikusezina. Mouseless sagu berriak webcam bati esker zure eskuaren mugimenduak jasotzen ditu.

Infragorrien laser batek zure eskua argiztatzen du eta ordenagailuaren ondoan dagoen mahaiaren gainean plano bat sortzen du. Horrela, zure hatzek mahai gainean egiten dituzten mugimendu guztiak jaso eta interpretatuko ditu saguak.

MITeko langilea den Pranav Mistry da aparatu sinple baina harrigarri honen sortzailea. Ordenagailu eramangarrietan edo mahai gainekoetan jartzea ezin daiteke oso konplikatua izan, bideoan erakusten dutenak 20 dolar bakarrik balio baititu. Hala ere, oraindik mahai bat ez den beste leku batzuetan nola arituko den konprobatu behar dute oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea