Teknologia -

Segurtasuna Interneten

Nerabeen heren bat harremanetan jartzen da ezezagunekin Interneten

Bilbotar gazteak gehien arriskatzen direnen rankingaren bigarren postuan kokatzen dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira nerabeen heren bat ezezagunekin jartzen da kontaktuan Internet bidez, bereziki sare sozialetan eta bat-bateko mezularitza programetan, Panda Security euskal segurtasun informatikoaren konpainiak garatutako txostenean adierazten denez.

Pandak bigarren ikerlan bat garatu du gazteek Interneten duten segurtasun mailari buruzkoa, 2010. urteko urtarrila eta maiatzean burututako hainbat inkesten bidez, 8 eta 18 urte bitarteko seme-alabak dituzten 2.510 bat gurasori eta 10 eta 20 urte bitarteko 2.000 gazteri galdetuta.

Datuen arabera, gazteentzako mehatxurik handiena pertsona ezezagunekiko harremana da, birusen eta informazioaren galeraren aurretik. Hala ere, galdetutako gazteen % 83 seguru sentitzen da sarean. Dena den, nerabeen heren batek ezezagunen laguntasun gonbidapenak onartzen ditu batez ere Tuenti eta Facebook sare sozialen bidez eta bat-bateko mezularitzako programen bidez; txata.

Hirika, Bartzelonako gazteak dira euren burua gehien arriskatzen dutenak eta haien atzetik bilbotar nerabeak, Madrilgoak eta Sevillakoak. Valentziakoak, aldiz, arduratsuenak dira Panda Securityk burututako ikerlanaren arabera. Neskak, mutilak baino puntu bat ausartagoak dira ezezagunen gonbidapenak onartzerako orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea