Teknologia -

Datuen babesa

14 urtetik beherakoen ia 35.000 profil ezabatu ditu Tuentik

"Profil susmagarriak" dituzten erabiltzaileei mezu bat bidaltzen die sareak, beraien NAN edo pasaportea 92 ordutan aurkeztea eskatuz eta horiek erantzun ezean, Tuentik beraien profila ezabatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Datuen Babeserako Agentziarekin bildu ostean, 14 urtetik beherakoak bilatzen jarraitzen du Tuentik. Urteko bost hilabeteetan, ia 35.000 adingabeen profilak ezabatu dituzte, sare sozialaren bozeramaile batek Portaltic webguneari baieztatu dionez.

14 urtetik beherakoen "garbiketa prozesua" abiatu zuen Tuentik apirilean. Orduan, "profil susmagarriak" zituzten erabiltzaileei eskakizun bat bidaltzen zien sareak. Horretan, beraien NAN edo pasaportea 92 ordutan aurkeztea eskatzen zieten eta erantzun ezean, beraien profila ezabatu egiten zuten.

Herriaren Defendatzailearen txostena

Enrique Mugica Herriaren Defendatzaileak 2009ko txostena aurkeztu zuen iragan asteartean. Horren arabera, Tuentik iaz hiru egunez egin zituen "milaka" eskakizunetatik, hamar erabiltzaileetako bederatzik ez zuten mezua erantzun.

Sare sozialek herrialde jakin baten mugak "gainditzen" dituztenez, EBean dokumentu komun bat egitearen alde dago Mugica.

Herriaren defendatzaileak aurkeztutako txostenean, sare sozialetako "kontrol falta" salatzen zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea