Teknologia -
Berrikuntza
Malgua izatetik zurruna izatera igaro daitekeen materiala sortu dute
Geruza ezberdinez osatuta dago material berria, eta muturreko tenperaturei aurre egiteko gai da.
Agentziak | Erredakzioa
Textia Solutions euskal enpresak material berri bat garatu du. Guztiz malgua dela pentsa litekeen arren, aire guztia kentzen zaion bakoitzean zurruna bihurtzen da. Material berria Bilbon aurkeztu dute, eta azken bi urteotan froga ugari egin dituzte horrekin. Egun produkzio fasean dago eta laster merkaturatuko dute.
Varstiff izeneko materiala ez du pisurik eta moldagarria da (tolesteko edota okertzeko aukera ematen du). Gainera, airea kentzen zaion bakoitzean, guztiz zurruna bihurtzen da. Hala, aukera anitzak ematen dituen produktu berria dela nabarmendu dute sortzaileek. Airea sartzean, aldiz, hasierako egoerara bueltatzen da eta moldagarria bihurtzen da berriro.
Geruza desberdinez osatuta dago material berria, eta muturreko tenperaturei aurre egiteko gai da. Esan bezala, airea kentzen bazaio, plastiko gogor baten sendotasuna hartzen du.