Teknologia -

8.761 dokumentu

WikiLeaksek CIAren 'hacking'ari buruzko ezkutuko programa filtratu du

Filtrazioen atariaren arabera, "Year Zero" zazpi atal dituen zati bat da eta "inteligentzia datuen historiako filtraziorik handiena da".

Julian Assange. Argazkia: EFE
Julian Assange. Argazkia: EFE
Julian Assange. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Filtrazioen WikiLeaks atariak CIAren "hacking"ari buruzko ezkutuko programa baten xehetasunak filtratu ditu. Zazpi atal dituen lehen zatia da eta "inteligentzia datuen historiako filtraziorik handiena" dela esan du.

Londresen, Ekuadorreko enbaxadan, 2012tik errefuxiatuta dagoen Julian Assangek komunikatu batean adierazi duenez, gaurko filtrazioa "ikuspuntu legal, politiko eta forentsetik ohiz kanpokoa da".

"Arma zibernetikoen garapenaren proliferazioan arrisku handia" dagoela ere salatu du. Dirudienez, sortu ostean segurtasun-agentziek horiek kontrolatzeko duten gaitasun ezak eta "merkatuan duten balio altuaren" ondorioa da hori.

WikiLeaksek azaldu duen arabera, "Year Zero" izena duen eta Ameriketako Estatu Batuetako espioitza agentziak erabiltzen dituen "hacking"ari buruzko sistemak, malwareak eta arma zibernetikoak agerian jartzen dituen lehenengo atal honek, 8.761 dokumentu eta artxibo ditu. Horiek, Langleyn, Virginian, dagoen CIAren Inteligentzia Zibernetikoaren Zentroan duten aparteko eta segurtasun handiko saretik" atera dira.

Filtrazioen atariak zehaztu duenez, CIAk dokumentu horien kontrol informatikoa galdu zuenean lortu zituen pertsona batek eman dizkio.

"CIAk 'hacking'aren inguruko informazio gehienaren (malwareak, birusak, troyanoak, malwareen urrutiko kontrol sistemak eta erlazionatutako dokumentuak barne) kontrola galdu zuen orain dela gutxi", azaldu du WikiLeaksek.

"Milioika kodigo" dituen bilduma hau duen pertsonak "CIAren 'hacking'aren ahalmen osoa izango du", ziurtatu du bidalitako komunikatuan.

Assangeren atariaren arabera, produktu horien barne daude Appleren iPhonea, Googlen Androida, Microsoften Windowsa eta Samsungen telebistak. Guzti horiek "ezkutuko mikrofonoetan" bihur daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak