Teknologia -

Innobasque-k egindako ikerketa

I+G+Bren etorkizunaz neurriko baikortasuna erakutsi du ikerketa batek

Innobasquek egin du ikerketa, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza alorretan aditu diren 308 pertsonaren parte hartzearekin.

Innobasquek egindako ikerketaren arabera, euskal I+G+Bren bilakaera positiboa izan da.Artxiboa: EiTB
Innobasquek egindako ikerketaren arabera, euskal I+G+Bren bilakaera positiboa izan da.Artxiboa: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak egindako ikerketaren emaitzek islatu dutenez, neurrizko baikortasuna dago euskal I+G+B-ren etorkizunaz eta, krisialdia gorabehera, bere bilakaera positiboa izan da azken 5 urteetan.

Azterketa hori egiteko, Innobasqueko bazkide diren erakundeetako 308 adituko panel bati inkesta egin zieten, esperientzia aitortua dutenak I+G+B eremuan. Pertsona horien % 57 enpresaburuak dira, % 33 ikertzaileak, % 6 gizarte arlokoak eta %5 erakundeetakoak.

Emaitzek islatu dutenez, I+G+B ikertzaileei buruzkoa eta I+G+B-k euskal enpresa handiei egiten dien ekarpena dira indargune garrantzitsuenak.

Halaber, hobekuntzarako lau elementu kritiko identifikatu dituzte: gazteen prestakuntza ikerketa-karrerarako, I+G+b-ren finantzaketa pribatua, berrikuntza ez teknologikoaren bultzada eta teknologia aurreratuak (KET ingelesezko siglen arabera), adibidez nano eta bioteknologia, eta IKTak ETEetan sartzea; eta ZTBESen eraginkortasuna, oro har.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa Zientzia