Teknologia -

Landagipuzkoa+ Plana

Gipuzkoak beste 49 herritara hedatuko du banda zabal ultra azkarra

Hala, 2.500 pertsona baino gutxiago bizi diren herrietako biztanleen % 90ek 300 megabyte dituen gutxieneko konexioa izango dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banda zabal ultra azkarra Gipuzkoako 49 udalerri txikietara hedatzeko planaren xehetasunak azaldu ditu gaur Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Gaur ipini dute abian, programaren lehen deialdia argitaratuta.

Landagipuzkoa+ proiektuaren baitan dagoen planaren helburua herri horietan pairatzen duten hutsune digitalari aurre egitea da, eta 1.480.000 euroko aurrekontua du lehen fasean.

Olanoz gain, Ainhoa Aizpuru Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurraldeko Orekako diputatua eta Iñaki Labaka Lurralde Orekako zuzendaria izan dira aurkezpenean Larraulen, esnea lantzen duen abeltzaintza ustiapen batean. Proiektu horrek enpresei eta ustiapenei ekarriko dizkien onurak nabarmendu dituzte.

Ahaldun nagusiaren esanetan, 2019an, proiektuaren hiru faseak burutzen dituztenean, Gipuzkoa "herri txikiak ondoen eta gehien konektatuta dituen lurraldea izango da Europan".

Izan ere, 2.500 pertsona baino gutxiago bizi diren herrietako biztanleen % 90ek gutxienez 300 megabyte-eko konexioa izango dute. Hala, Europa 2020 Estrategian aurreikusitakoa gaindituko du Gipuzkoak. Plan horren arabera, etxebizitzen erdiak 2020rako banda zabal ultra azkarra izan beharko lukete (100 Mbps).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak