Teknologia -

YouTube

YouTubeko bideoak 15 minutu iraun dezakete dagoeneko

Erabiltzaileek askotan egindako eskaeraren erantzuna da, eta ospatzeko '15 minutuko fama' lehiaketa sortu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YouTubek 15 minutura luzatu du bere plataformara igo daitezkeen bideoen iraupena. Honekin, erabiltzaileek askotan egindako eskaerari erantzun dio.

Ospatzeko, ''15 minutuko fama'' lehiaketa sortu dute, eta erabiltzaileak munduak jakitea nahi dutena kontatzera gonbidatzen ditu. Bideoak entregatzeko azken eguna abuztuaren 4a da, eta erabiltzaileak "yt15minutes" izenarekin etiketatu beharko dute. Guztietatik, YouTubek 15 minutuko fama merezi duten bideoen hautaketa egingo du eta plataformaren hasierako orrialdean emitituko ditu iragarki-formatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea