Teknologia -

Google Doodle

Googlek Zaha Hadid zena omendu du

Bilboko azken hirigintza proiektu handia (Zorrotzaurreko zaharberritzea) diseinatu zuen, eta Pritzker Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek Zaha Hadid arkitektoa zena omendu du, asteazken honetako doodle-a hari eskainita. Hadid Pritzker Sari ospetsua (?Arkitekturaren Nobela?) irabazi zuen lehen emakumea izan zen, eta Bilboko azken hirigintza proiektu handia (Zorrotzaurre eraberritzeko plan nagusia) diseinatu zuen.

Google Doodle-a ezin da Euskal Herritik ezta Europa gehienetik ere ikusi, baina besteak beste Argentinako edo Mexikoko Google bilatzaileetan ikus daiteke.

Marrazkian, Hadid bere lan ospetsuenetako baten aurrean ageri da: Bakuko (Azerbaijan) Heydar Aliyev kultura-zentroa.

Googleren esanetan, Hadidek "munduko arreta guztia" lortu zuen eta "beirazko sabaia apurtu" zuen Pritzker Saria lortu duen lehen emakumea bilakatu zenean.

Hadid Bagdaden (Irak) jaio zen 1950ean eta Rem Koolhaasen ikaslea izan zen. Arkitekto holandarrak ere Pritzker saria irabazi zuen, 2000. urtean.

Bere lanen artean, ondoko eraikinak nabarmendu daitezke: Erromako National Museum of 21st Century Arts museoa;  2012an Londresen izandako Olinpiar Jokoetarako eraikitako London Aquiatics Centre zentroa; Bakuko Heydar Aliyev zentroa; eta Manhattaneko (AEB) High Line parkearen ondoan dagoen apartamentu blokea.

Hadidek arkitektura transformaziorako aukera moduan planteatu zuen, kontzeptu eta forma berriak ekarrita. Horren erakusgarri dira, adibidez, Txinako Guangzhou Opera House antzokia eta Estrasburgoko Hoenheim Nord Teminus estazioa.

Zaha Hadid, arkitekturan iraultza egin zuen emakumea
Zaha Hadid, arkitekturan iraultza egin zuen emakumea
Zaha Hadid, arkitekturan iraultza egin zuen emakumea

1:14

Bideoa: Zaha Hadid, arkitekturan iraultza ekarri zuen emakumea

Zorrotzaurreren eraberritzea

Bilboko Udalak hala eskatuta, Hadidek 2005ean aurkeztu zuen Zorrotzaurre birmoldatzeko plana. Horretarako, 2003an, han izan zen. Bilboko eraldaketarako erakutsitako ?anbizioagatik? harridura agertu zuen.

Ordutik hona, Hadiden proiektuak zenbait aldaketa izan ditu eta, 2007an, plan nagusi berri bat aurkeztu behar izan zuen. Aldaketak aldaketa, Bilboko Udaletik azpimarratu dute Hadiden plana jarraitzen ari direla.

Hasiera batean, Hadidek 20 zubi eraikitzea aurreikusi zuen, Zorrotzaurreko irla hirigunearekin lotzeko. Alabaina, gerora kopuru hori murriztea erabaki zuten: oraingoz bakarra eraiki dute eta beste bat egitea baino ez dago aurreikusita.

Horrez gain, 20 solairuko eraikin bat ere diseinatu zuen, besteak beste, BBKren egoitza nagusia bertara eramateko. Erakunde finantzarioak, baina, ideia ?momentuz? baztertzea erabaki zuen.

Zaha Hadidek Bilbon utzitako ondarea
Zaha Hadidek Bilbon utzitako ondarea
Zaha Hadidek Bilbon utzitako ondarea

1:42

Bideoa: Zaha Hadidek Bilbon utzitako ondarea

Deustuko kanala zabalduta, Zorrotzaurre irla bilakatuko da, 2017ko lehendabiziko hilabeteetan, dena ondo bidean. Horretarako 20,9 milioi euro bideratuko dituzte eta helburua ibaiak gainezka egitea arriskua murriztea da.

Zorrotzaurre berriak 840.000 metro karratuko azalera izango du, 5.500 etxebizitza eraikiko dituzte eta lursailaren laurden bat jarduera ekonomikoetara bideratuko dute.

Bilbokoaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan beste proiektu bat ere zuzendu zuen Hadidek: Euskotrenen Durangoko tren-geltoki berria, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Google Sare sozialak berriak Eguneko albisteak