Teknologia -
Bilaketak, Sarean
'Google bonba' baten biktima izan da Sarkozy
Erabiltzaileek "trou du cul" (ipurtzuloa) bilatzen zutenean, Googlek Frantziako presidentearen Facebookeko kontu ofiziala eskaintzen zuen lehen emaitzatzat.
Erredakzioa
Erabiltzaileek hitz jakin batzuk Googlen bilatzen dituztenean, bilatzaileak webgune batzuk lehen postuetan jartzeari deitzen zaio "Google bonba".
Googlek emandako azalpenen arabera, hainbat webmasterrek (Interneteko zerbitzariak) "ipurtzulo" hitza Nicolas Sarkozy agintariaren Facebookeko kontu ofizialarekin estekatzeko, eta horrela, "eskaera horrekin lotutako emaitzak igo egin zituzten".
Dena den, lehenago ere izan da Sarkozy horrelako iseka baten biktima. 2009ko uztailean presidentearen hauteskundeetako webgune ofiziala lehen emaitzen artean azaltzen zen erabiltzaileak bilatzailean "trou du cul du web" jartzen zuen bakoitzean.