Teknologia -
Iragarki berriak
Appleren iPadak ezingo ditu hainbat gauza ordezkatu
Steve Jobsek zuzentzen duen konpainiak egia esan nahi izan du eta Applek kaleratu duen azken gailuaren ahultasunak erakutsi ditu. Ikusi bideoak.
Erredakzioa
Applek ere badaki kaleratutako azken jostailua ez dela perfektua eta badirela sekula egin ezin izango dituen gauzak. Horrela erakutsi du Steve Jobsek zuzentzen duen enpresak bere azken iragarkietan. Hala ere, gailuak duen prezioa kontuan izanez gero, iPadarekin euli bat hiltzea ez da oso ideia ona.
Gizon bat bere etxeko sukaldean gosaltzen ari dela, eltxo batek goizeko isiltasuna eta lasaitasuna urratuko du. Gizonak intsektuari begiratu eta, bat-batean, bere iPadarekin zanpatzea erabaki du. Eulia hiltzea lortuko duen arren, iPada ere hautsi egingo da. Horregatik, badira iPadak inoiz ordezkatu ezingo dituen hainbat gauza; izan ere, egunkaria bakarrik erabil daiteke horretarako.
Hala ere, iragarki hori ez da azken aldian iPadari buruz egin den promozio deigarri bakarra izan. Gizmodo webguneak argitaratu duenez, "teknologia gustuko dugunok erotzen gaituen gailu bat izaten dugu, besarkatu nahiko genukeen gailu bat, alegia". Jostailu teknologiko horiekin dugun obsesioa islatzen omen du Appleren iragarkiko protagonistak, iPaderako Steve Young Football jokoaren iragarkiko protagonistak. Kontuz ibiltzeko gomendatu dute Gizmodo webgunekoek, dirudienez, jokoak eta iragarkiak "jarrera bortitza" eragin dezaketelako.