Teknologia -

Sare sozialak

Twitterrek bi eraso jaso ditu astebete baino gutxiagoan

Azken hutsegitea (igande iluntzean konpondu zuten) dela eta, erabiltzaileek nahi gabe 'tweetak' bidaltzen zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitterrekin konektatzen diren beste batzuen bezeroek eragin omen dute microblogging sareak astebete baino gutxiagoan bigarren erasoa jasatea. Azken hutsegite hori igandean konpondu zuten, baina ordura arte erabiltzaileak tweetak nahi gabe bidaltzen aritu omen dira.

"Esteka gaizto batek bihurrikeriak egin ditu; klik egindakoan erabiltzailearen kontuan ''tweetak'' publikatzen zituen. Twitterrek esteka desaktibatu du eta arazoa konpontzen saiatzen ari da", azaldu dute Twitterren arduradunek.

Azkenik, ingeniariek arazoa konpondu eta ''tweet'' gaizto guztiak ezabatzea lortu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea