Teknologia -
Sakelako telefonoak
Xiaomi erraldoi txinatarra Espainiara iritsi da
Orain arte, nazioarteko webguneen bitartez baino ezin ziren erosi Xiamoren produktuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Xiaomi ekoizle txinatarra Espainiara iritsi da. Izan ere, bi denda fisiko irekiko ditut Madrilen, eta, gainera, mi.com webgunea abian jarri du, bere produktuak on line ere erosi ahal izateko.
Orain arte, nazioarteko webguneen bitartez baino ezin ziren erosi Xiamoren produktuak.
Halaber, azaroaren 22tik aurrera Xiaomiren produktuak AliExpress eta Amazon webguneetan, eta Carrefour, MediaMarkt eta PhoneHouse dendetan ere egongo dira eskuragarri.
Besteak beste, produktu hauek jarri ditu salgai:
- Mi Mix 2: 499 euro
- Mi A1: 229 euro
- Mi 6: 449 euros,
- Redmi Note 4: 164 euro
- Redmi 4A: 99 euro
- Redmi 4X: 149 euro
- Mi Electric Scooter: 349,99 euro
- Mi Band 2: 24,99 euro
- Mi Box: 74,99 euro
- Mi Action Camera 4K: 134,99 euro
Xiaomi munduko bosgarren telefono ekoizle garrantzitsuena da.