Teknologia -

Internet

Sex.com erosi dute ia 10 milioi euroren truke

Domeinuaren konpainia jabeak behea jo zuen eta salmentarako akordio batera heldu da bere hartzekodunekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneteko sex.com domeinua ia 10 milioi euroren truke erosi dute. Escom enpresa zen domeinuaren jabea. Clover Holdings Karibeko enpresa ezezaguna da jabe berria, eta 12 hautagairen artean aukeratu dute bere eskaintza onena zelako.

Sex.comen konpainia jabeak behea jo zuen eta domeinua saltzeko akordio batera heldu da bere hartzekodunekin. Domeinua 14 milioi dolarren truke saldu zioten Escom LLC konpainiari 2006an.

Sex.com Gary Kremenek erregistratu zuen 1994an, baina Stephen Cohenekin bost urtez borrokatu behar izan zuen, izan ere, denboraldi batean hilero lortzen zituen milioi erdi dolarreko mozkinak gordetzen baitzituen. Epaiketan Coheni 65 milioi dolarreko isuna ezarri zioten. Cohenek Mexikora ihes egin zuen, baina atxilotu eta espetxeratu zuten 2006an.

Insure.com Interneteko helbiderik garestiena da, 2009ean 16 milioi dolar ordaindu baitziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea