Teknologia -

Youtube Rewind 2017

2017 urteko laburpena, Youtuberen arabera

Plataformak hainbat youtuber ospetsu eta entretenimenduaren munduko izar bildu ditu bideo batean.

Argazkia: Youtube
Argazkia: Youtube
Argazkia: Youtube

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Youtube plataformak 2017 urteko laburpena egin du, unean uneko youtuber ospetsuenak eta entretenimenduaren munduko hainbat izar bildu dituen bideo batean.

Bideoak 07:14 minutuko iraupena du, eta "Youtube Rewind: The Shape of 2017" du izena. Horretan, urteko gertakari garrantzitsuenetako batzuk aipatu dituzte, hala nola maiatzean Manchesterren izan zen atentatua edo irailean Mexikon izandako lurrikarak.

Dena dela, ez dira denak tragediak edo albiste serioak izan. Urteko moda biralenak ere bildu ditu Youtubek, hala nola finger spinner jostailua, The floor is lava erronka eta gatza botatzeko moduagatik sare sozialetan ospetsu egin den Salt Bae sukaldari turkiarra.

Eta hori dena aurten gehien entzun diren abestietako biren soinu bandarekin: "Despacito" (Luis Fonsi eta Daddy Yankee) eta "Shape of you" (Ed Sheeran).

Bideoan munduko youtuber ospetsuenetakoak ikus daitezke, besteak beste Logan Paul, Lele Pons, Liza Koshy, HolaSoyGerman eta Luzu.

Gainera, entretenimenduaren munduko izar batzuk ere bildu dituzte, tartean Luis Fonsi eta Daddy Yankee eurak eta Stephen Colbert aurkezle estatubatuarra.

Bideoa | Youtube Rewind 2017: The Shape of 2017

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Youtube berriak hoy Sare sozialak albisteak Gaurko azken orduko albistea