Teknologia -

Sareko segurtasuna

'Conficker', urrian infekzio gehien eragin dituen birusa

Infekzio horien arrazoi nagusia "erabiltzaileek sistema eragileak ez berritzea” da, segurtasun konpainia batek adierazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Conficker" izeneko birusa urrian Espainiako ordenagailuetan infekzio gehien eragin dituena izan da. BitDefender softwarearen segurtasun konpainiak adierazi duenez, infekzio horien arrazoi nagusia "erabiltzaileek sistema eragileak ez berritzea” da.

"Conficker" birusak urrian izan diren infekzioen % 7,3 eragin ditu. Birusak Microsoft Windows Server Service RPC sistemaren ahuleziak aprobetxatzen ditu.

Birusa sare lokaletik iristen da ordenagailu batetik bestera eta ez die erabiltzaileei Windows Update sistemara sartzen uzten. Gainera, segurtasun elementuen saltzaileen atarietarako sarbidea ere oztopatzen du.

Bigarren postuan, "Trojan.AutorunINF.Gen" izeneko birusa dago, infekzio guztien % 6,5 eragin baititu. DVD edo CDak erreproduzitzeko behar den sistema erabiltzen du ekipo batetik bestera joateko.

Hirugarren "Exploit.PDF-JS.Gen" birusa izan da (% 4,5), eta atzetik "Trojan.Wimad.Gen.1" (% 4,4) eta "Worm.Autorun.VHG" (% 4) ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea