Teknologia -

Sare sozialak

Ia biztanle adina Facebook profil ditu Bilbok

Emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira, eta gazteak dira sare soziala gehien erabiltzen.

Mark Zuckenbergen erretratua, Facebook sortzailea. Argazkia: EFE
Mark Zuckenbergen erretratua, Facebook sortzailea. Argazkia: EFE
Mark Zuckenbergen erretratua, Facebook sortzailea. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Social Family aholkularitza enpresak hiru sare sozial erabilienen inguruko txosten bat argitaratu du. Horren arabera, Facebook da bilbotarren artean arrakastatsuena: 345.122 biztanle ditu Bilbok eta Facebookeko 310.000 profil daude bertan.

Mark Zuckerbergek sortutako sarean emakumeak dira nagusi. Hiribilduan, 170.000 emakume daude Facebooken alta emanda, eta gizonen profilak 20.000 gutxiago dira. Sare horretan erregistratuta dauden erabiltzaile erdiek baino gehiagok 18 eta 39 urte artean dituzte gainera.

Estatuan Instagrameko erabiltzaile gehien dituzten hamar hirien zerrendan seigarren dago Bizkaiko hiriburua, erabiltzaile eta herritarren kopurua kontuan hartuta. Hiribilduko herritarren % 49k profila du sare sozial horretan, eta horien artean ere emakumeak dira nagusi.

Bilbon gehien erabiltzen diren sare sozialen bigarren postuan Instagram dago. Bi urte baino gutxiagoko epean, erabiltzaile kopurua % 50 hazi da  Estatu osoan, eta millenials izenarekin da ezagunagoa; izan ere, erabiltze gehienek 18-39 urte dituzte.

Twitter, ostera, hirugarren postuan dago, 33.169 profil dituelako. Oro har, microblogging ezagunak erabiltzaoleak galdu ditu azken urteotan, Bilboko datuak aztertuta ikusten denez. Bilbon, erabiltzaileen % 3,08k bakarrik erabiltzen dute oraindik.

Orokorrean

Txosten horretan jasotako datuen arabera, emakumeak dira nagusi Facebooken eta Instagramen, eta erabiltzaile gehienek euren egoera zibil eta ikasketa mailaren berri ematen dute; gehienak ezkonduta daude eta goi-mailako ikasketak dituzte. Twitterren, aldiz, nahiago dute generoari buruzko daturik ez eman.

Futbola da gai jarraituena Twitterren eta Facebooken. Instagramen, berriz, lifestyle izenarekin ezagutzen dena, abeslariak eta telebistako aurkezleak dira arrakastatsuenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken ordukoa Bilbo berriak Twitterreko albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Sare sozialak albisteak Gaurko azken orduko albistea Instagram albisteak