Teknologia -
Konfirmatu dute
Beatlesen musika iTunesen izango da historian lehen aldiz
Akordioaren berri emateko, Applek iTunesen webgunean mezu sinple bat besterik ez du jarri: "Beatles. Orain, iTunesen".
Erredakzioa
Hemendik aurrera eta historian lehen aldiz, Appleren iTunes zerbitzuaren erabiltzaileek Beatlesen diskografia osoa izango dute eskuragai, konpainia estatubatuarrak adierazi duenaren arabera.
Akordioaren berri emateko, Applek iTunesen webgunean mezu sinple bat besterik ez du jarri: "Beatles. Orain, iTunesen".
Beatles taldearen musika Apple enpresaren iTunes musika plataformara iritsiko da horrela, The Wall Street Journal egunkariak aurreratu duenaren arabera.
Egunkari estatubatuarrak adierazi du Steve Jobsen konpainiak gaur jakinaraziko duela berria.
Applek bere atarian ere argitaratu duenez, iTunesi buruzko informazio "zirraragarria" aditzera emango du gaur.
The Wall Street Journaleko iturrien aburuz, elkarrizketa ugariren ostean, Apple enpresak, Beatlesen ordezkariek eta EMI zigiluak akordioa lortu dute taldearen musika Interneten lehen aldiz hedatzeko.
Beatlesen musikari asko kostatu zaio merkataritza elektronikora iristea. Jarrera hori ere talde ingelesak aldaketa teknologikoetara moldatzeko duen moteltasunaren isla da.
John Lennonen eta Paul McCartneyren taldeak 1987ra arte itxaron zuen laukoaren grabazioak CD formatura pasatzeko.
Hala ere, azken urteetan izan den salmenten beherakadari aurre egin dio Beatles taldeak eta frankizia egonkorrenetako bat bezala mantendu da.