Teknologia -
Lehen aldia
NASAk mundu osoko izenak jasotzeko kanpaina hasi du, ondoren Eguzkira bidaltzeko
Parker Solar Probek mundu osotik bidalitako izenak jasotzen dituen mikrotxip bat izango du, eta sei milioi bat kilometroko distantzia egingo du.
agentziak | erredakzioa
NASAk, Parker Solar Probe misioaren baitan, apirilaren 27a baino lehen mundu osoko pertsonengandik jasotako izenak mikrotxip batean sartu eta Eguzkira bidaliko ditu.
NASAren Parker Solar Probe misio historikoa udan egingo dute, Eguzkiaren atmosferara joateko, hain zuzen, inoiz Eguzkitik gertuenen egon espazio-ontzia izango da -sei milioi kilometro inguru- muturreko beroa eta erradiazio baldintzetan.
Izenak NASAren web gunearen bidez bidal daitezke. Gainera, espazio agentziak Youtuben argitaratutako bideo batean William Shatner aktorea (Kirk komandantea Star Treken) agertzen da, ekimenaren nondik norakoak azalduz.
Espazio ontziak izango duen 11,5 zentimetroko korazari esker 1.300 graduko tenperatura jasan ahal izango du, barrualdean eramango dituen gauzak babestuta.