Teknologia -
Zientzia
Japonian ikertzeko beka bat eman diote Ibai Gorordo industria ingeniari getxoztarrari
Kyushu Institutu Teknologikoan egingo du lan, beste bost bekadun espainiarrekin batera.
agentziak | erredakzioa
Japoniako Gobernuak beka bat eman dio Ibai Gorordo industria ingeniari getxoztarrari Kyushu Institute of Technology unibertsitatean ikertzeko.
Gorordok EHUn egin zituen ikasketak eta Ingeniaritza Biomedikoan masterra egin zuen Zaragozako Unibertsitatean.
Oinez ibiltzen eta hirugarren adinekoei orekari eusten laguntzeko gailuen ondorioak aztertzeko sentsore ezargarri baten garapenean lan egingo du.
Gorordorekin batera Kataluniako eta Madrilgo beste bost lagun joango dira Japoniako unibertsitate horretara ikertzera, eta apirilean hasiko dituzte euren ikerketa-lanak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea