Teknologia -

Sormena

Tim Burton Twitterreko jarraitzaileekin ipuin bat idazten ari da

Zuzendariaren proiektuak "Tim Burton's Cadavre Exquis" izena du eta "exquisite corpse" bat da. Hau da, erabiltzaileek proposatutako esaldiekin istorio bat sortzeko jokoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tim Burton zinemagileak eta idazleak bere jarraitzaileei laguntza eskatu die Twitter sare sozialean iturri anitzeko ipuin bat sortzeko. Sorkuntza horrekin Torontoko museoan egingo duten bere obrari buruzko erakusketa bat sustatu nahi du.

Proiektuak "Tim Burton''s Cadavre Exquis" izena du eta "exquisite corpse" bat da. Hau da, erabiltzaileek proposatutako esaldiekin istorio bat sortzeko jokoa.

Horrela funtzionatzen du gutxi gorabehera Burtonen esperimentuak. "Stainboy" pertsonaiaren abenturak deskribatzen dituen esaldi batekin hasi du ekimena zuzendariak eta erabiltzaileei "#BurtonStory" tagarekin istorioari lerro bat gehitzea proposatu die. Eguneko "tweet" onenekin osatuko dute ipuina gaurtik datorren abenduaren 6ra arte.

Esperimentu honek Toronton egingo duten Tim Burtoni buruzko atzera begirakoarekin zerikusia du. Erakusketa, datorren azaroaren 26tik aurrera, TIFF Bell Lightbox-en, Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren egoitzan izango da.

Proposamen hori New Yorkeko MoMa museoan izan da aurretik eta, bertan, museoaren historian gehien ikusi den hirugarren erakusketa izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea