Itxi

Teknologia

Uztailak 26tik 29ra

Euskal Encounter, 5.000 ordenagailu baino gehiago segundoko 60 gigako abiaduran

agentziak | erredakzioa

Encounterrek "marka guztiak" hautsiko ditu aurtengo edizioarekin, 50.600 metro koadro hartuko ditu "dibertsioari eta teknologiaren ezagutzaren zabalpenari eskainita".

  • encounter

    Iazko edizioaren irudia. Argazkia: EFE

Euskal Encounterren 26. edizioak -uztailak 26tik 29ra- 5.024 ordenagailu postu eskainiko ditu Bilbao Exhibition Centren (BEC), segundoko 60 gigako abiaduran, hau da, iaz baino 20 gehiago.

Estatuko topaketa azkarrena da euskal partya, eta munduko ekimen bizkorrenen artean kokatuko da aurten eta, eskaintza zabal horri esker, Estatuko topaketa jendetsuena izango da euskal partya. Zazpi futbol zelairen baliokide diren 50.600 metro koadro beteko dituzten milaka bisitari bilduko ditu.

Antolatzaileek zabaldutako ohar batean adierazi dutenez, "doakoa eta publikoari irekia den Opengune eremuak inoiz baino jarduera gehiago eskainiko ditu aurten, eta 15.000 metro koadro dituen BECeko hirugarren pabilioian ezarriko da lehen aldiz".

"Gainera, pasa den maiatzean martxan jarri zen eta diru-saritan 16.000 euro banatuko dituen Gamegune 18 bideo-joko txapelketaren final handia ikusteko aukera izango dute bisitariek, eta dozenaka hitzaldi eta tailer; prestakuntzarako, txapelketetan esku hartzeko zein lasterketetan aritzeko jokoen, hardware arloko ekintzen eta droneen guneak; robotikan hastapenak egiteko, errealitate birtualeko joko ikusgarriekin jokatzeko zein 3D inprimagailuen gunean diseinuak inprimatzeko aukera ere izango dute", oharraren arabera.

Gainera, mundu osoan ezaguna den Sophie Labelle artista eta aktibista transexuala ere izango da edizioan. "‘Assigned Male’ web-komikiaren egileak unibertsitateetan, ikastetxeetan eta haurtzaindegietan erabiltzen diren eleberriak eta haurrentzako ipuinak ere idatzi ditu, eta Euskal Encounterren emango duen hitzaldian, transexualitateak Interneten duen ikusgaitasunaren garrantziaz arituko da".

Gizarte-sentsibilizazioaren ildo berean, Alexander Rodríguez hezitzaile eta orientatzaileak ikastetxeetan homofobia gainditzeko helburua duen ‘De Fobos y Deimos’ bideo-jokoaren inguruko tailerra emango du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena