Teknologia -
Polemika
Umeari bularra ematen agertzen zen emakumea, Facebooken berriro
Sare sozialak irudia lizuna zela uste zuelako itxi zion kontua. Orain, Facebookek argazkia ere onartu dio ama horri.
Erredakzioa
Facebookek Leslie Power psicólogo txiletarraren kontua berriz ere ireki du. Emakumeak sare sozialak umeari bularra ematen agertzen zen argazki bat argitaratzeagatik kontua itxi ziola salatu zuen. Orain, Powerrek berak Twitterren adierazi duenez, Facebookeko arduradun batek kontua berreskuratzeko eman beharreko pausoak azaltzeko emaila bidali dio.
Medikuak bertoko komunikabideetan adierazi duenez, gertuko lagun batek jakinarazi zion Facebookeko kontua berreskuratu zuela. Powerren ustez, Facebook beldurtu egin da eta horregatik utzi dio kontua berriz ere erabiltzea. Hala ere, emakumeak kontuan zuen material asko galdu duela salatu du.
Horrez gain, psikologoak horrelako argazkiak argitaratzeagatik beste emakume askoren kontuak ere itxi dituztela azaldu du.