Teknologia -

iRedes Kongresua

Perez Reverte: 'Sakeleko telefonoak erreportaria hil du'

Teknologia berrien ondorioz erreportariak "ehiztaria" izateari utzi diola adierazi du idazleak iRedes sare sozialei buruzko kongresuaren amaiera ekitaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgosen izan den sare sozialei buruzko iRedes kongresuaren amaiera ekitaldian, Arturo Perez Reverte idazleak eta Espainiako Hizkuntza Akademiako kideak teknologia berrien ondorioz guda erreportariek "ehiztari" izateari utzi diote.

Hitzaldian, Perez Revertek esan du hori izan zela guda erreportaria izateari uzteko arrazoia, 1990an Pertsiar Golkoan eta 1993an Balkanetan izandako gatazken berri eman ostean.

Reverteren ustez, une horretatik aurrera teknologia berriek geroz eta indar gehiago hartu zuten eta kazetariak "ehiztaria" izateari utzi dio eta orain hotel batean "informazioaren zain gelditzen da"; izan ere, "sakeleko telefonoak erreportaria hil du".

Horrez gain, idazleak adierazi du guda erreportariaren lana hain modu desberdinean egiten jarraitzeko zaharregia zela pentsatzen zuen eta, haren ustez, gaur egun, "gatazkak gertatzen ari diren Libiako edozein hiritan Internetera sarbidea duen gazte bat, muga pasa ezin izan duen eta kontatzen diotenaren berri ematen duen erreportari bat baino kazetari hobea da".

Reverteren aburuz, gaur egungo gizartearen arazoa arriskuari beldurra galdu diola da eta "segurtasun sentsazio faltsu batekin bizi gara".

Horrela, milaka urtetako gazte neandertal batek "hiltzea erraz zela zekien", baina egungo gazte batek "tamalez" arriskuaren zentzua galdu du.

Horrez gain, gizakiak dena erraza dela eta arriskurik ez dagoela pentsatzen duenean, "ahulagoa" bihurtzen dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea