Teknologia -

6,4 milioi jarraitzaile

Ashton Kutcherren Twitterreko kontua hackeatu dute

Hackerrak Internetko segurtasun eza salatu nahi omen zuen. Aktoreak kontua berreskuratu du eta dagoeneko "@plusk bueltan da" twiteatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsonaia ezagunek sare sozialetan dituzten kontuak hackerren helburua izaten dira askotan. Oraingoan, Ashton Kutcher akotorearena erasotu dute. Kutcherrek (@aplusk) Twitterren duen jarduera sutsuarekin sare sozialaren hedapenean lagundu du.

"Ashton, adarra jo dizute. Kontu hau ez da segurua. Motel, non dago nire SSL (Secure Sockets Layer, segurtasun protokoloa)?", idatzi zuen hackerrak aktorearen kontuan.

Erasotzailearen helburua Interneten dagoen segurtasun eza salatu nahi zuen. Hainbat protesta egin ostean, Kutcherren kontua hurrengoa idatzi zuen: "Facebooken eta Twitterren dituzten kontuak hackeatzea merezi ez duten munduko gazte protestante guztiei zuzendua dago hau. #SSL".

Demi Mooren senarrak gaur berreskuratu du kontua (erasoa asteazkenean izan zen). Aktoreak berehala mezua bidali du: "Prestigioa buru-argiarentzat, baina ez dago diplomazia apur batek konpondu ezin duenik. @plusk bueltan da".

Aktorea Twitterreko erabiltzailerik ospetsuenetako bat da; izan ere, 6,4 milioi jarraitzaile ditu. Bere kontua jarraitzaileei mezuak bidaltzeko, informazio profesionalaren berri emateko eta bizitza pribatuko argazkiak argitaratzeko ere erabili du. 6.500 twit baino gehiago idatzi ditu.

Horrelako eraso baten biktima izan zen Selena Gómez Justin Bieberren neskalaguna ere. Abeslariaren kontuan, "Justin Bieber Sucks!" ("Justin Bieberrek nazak ematen du!" idatzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea