Bitxikeriak -
Australian
Festarik gabe Facebooken 200.000 pertsonak baiezkoa eman ostean
Nerabe batek urtebetzea ospatzeko deialdi irekia egin zuen Facebooken eta mundu osoko erabiltzaile askok baiezkoa eman zioten.
Erredakzioa
Sidneyko neska gazte batek urtebetetze festa bertan behera utzi behar izan du Facebooken 200.000 pertsonak baiezkoa eman ostean.
Jessek, 16 urteko nerabe batek, lagunekin ospatu nahi zuen urtebetetzea eta sare sozialean deialdia egitea bururatu zitzaion, Daily Telegraph egunkariak argitaratu duenez.
Ikasleak jendea banan-banan gonbidatzeko astirik ez zuela argitaratu zuen Facebooken eta, hortaz, lagunei beste pertsona batzuei abisatzea agindu zien. "Festa irekia" zela idatzi zuen.
Hurrengo egunean, Chatswoodeko gazteak 20.000 gonbidatu zituen eta, egun gutxira, 200.000.
Egunkari australiarrak argitaratu duenez, "Anonymous" izeneko talde batek bahitu zuen gonbidapena eta mundu osoan zehar birus moduan hedatu zuen. Azkenean, gazteak gertuko lagunekin festa egiteko aukera izan zuen, baina polizia etxearen atean izan zen gertakariak ekiditeko.