Teknologia -
200 milioi erabiltzaile
Twitterrek bost urte bete ditu
Hasiera batean, erabiltzaileek ez zioten sare sozialari erabilgarritasunik ikusi, baina, gaur egun, Twitterrek komunikazio modernoaren erakusle izatea lortu du.
Erredakzioa
Lehen twita argitaratu zenetik bost urte bete direnean, Twitter komunikazio modernoaren erakusle bilakatu da. Krisi egoeretan mezu laburren sistema krisi egoeratan erabilgarria dela erakusteagatik gizartearen errespetua lortu du.
2006ko martxoaren 21ean, Jack Dorseyek (@jack), Biz Stonekin (@biz) eta Evan Williamsekin (@ev) batera sare sozialaren sortzaileak, gaur egun 200 milioi jarraitzaile baino gehiago dituen sare sozialari hasiera eman zion twita sortu zuen.
"Nire twttr konfiguratzen", izan zen argitaratu zuten lehen testua. Ondoren, "nire lankideak gonbidatzen", idatzi zuten. @jack-ek, sortzaileak bidalitako mezuak izan ziren, Garai hartan, San Franciscoko Odean konpainian lan egiten zuen @biz-ekin eta @ev-ekin.
2007ko apirilera arte, Twitter ez zen enpresa bihurtu eta beste bi urte behar izan zituen munduko fenomeno bat izateko, 2009ko ekainean.
Sare sozialaren lehen pausoak ez ziren oso onak izan, erabiltzaile askok 140 karaktere gainditu gabe edonork pentsatzen zuena hedatzeko mezuen sistema batek zertarako balio zezakeen galdetzen baitzuten. Erabiltzaileek plataformari ez zioten erabilgarritasun zehatzik ikusten.
2009an Iranen izan ziren iraultzek aldarrikatu zuten, azkenean, sare sozialaren erabilgarritasuna. Mir Husein Musavi lideraren aldekoek Mahmund Ahmadineyaden gobernuaren zentsurari iseka egiteko bidea aurkitu zuten Twitterren. Gainera, herrialdean gertatzen ari zenari buruzko euren iritzia emateko plataforma ere topatu zuten.
2010aren bukaera aldera arabiar herrialdeetan hasi ziren herritarren iraultzek ere Twitter erregimen totalitarioentzat nahiko deserosoa dela baieztatu dute.
140 twit, egunean
Twitter asko hazi da. Horren erakusle da 2010ean bataz beste 50 milioi twit argitaratzen ziren, egunean. Gaur egun, berriz, 140 milioi twit idazten dira egunean (joan den otsaileko emaitzen arabera.
Twitter, gainera, pertsonaia ospetsu askorentzat lagungarria izan da; izan ere, jarraitzaileengana gerturatu ditu eta komunikazioa bide zuzenago bat lortu dute.
Lady Gaga (@ladygaga) da jarraitzaile gehien dituena (8,78 milioi). Atzetik ditu, berriz, Justin Bieber (@justinbieber), Britney Spears (@britneyspears), Barack Obama (@barackobama) eta Kim Kardashian (@kimkardashian), besteak beste.