Teknologia -
Internet
Konfigurazio aldaketa batengatik erori zen Googleren zerbitzuaren zati bat igandean
Kaltetutako herrialdeetatik iritsitako edo lurralde horietara bideratutako trafikoa sarearen edukierara doitzen saiatu ziren, baina helburua lortu ez zutenez, sarea erabat itxita geratu zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ekainaren 2an Googleren zerbitzuaren zati handi bat erori zen AEBn. Konpainiak berak gaur azaldu duenez, herrialde bakar bateko zerbitzari gutxi batzuengan izan behar zuen eragina zerbitzuaren konfigurazioan iragan igandean egindako aldaketak, pentsa baino arazo larriagoa ekarri zuen arren.
Izan ere, kaltetutako herrialdeetatik iritsitako edo lurralde horietara bideratutako trafikoa sarearen edukierara doitzen saiatu ziren, baina helburua lortu ez zutenez, sarea erabat itxita geratu zen. Horren aurrean, Googlek zerbitzu garrantzitsuenei eman zien lehentasuna, eta Google Cloud edota Youtube geldotzea erabaki zuen.
Hala ere, konpainiako ingeniaritza taldeak arazoari lehenbailehen irtenbidea ematen saiatu ziren, baina sarea metatuta egoteak konfigurazioaren berrezarpenean ere izan zuen eragina, eta ondorioz moteldu egin zen horren abiadura. Horiek izan ziren, hain zuzen, arazoaren konponbidea atzeratu zuten arrazoiak.
Googlek berak argitu duenenez, erabiltzaile gehienak ez ziren zerbitzuotan izandako arazoez jabetu, baina Youtubek izandako bisitek % 10 egin zuten behera, Google Cloud Storage zerbitzuarenak % 30 eta Gmailenak % 1 inguru.
Dagoeneko konponduta daude duela bi egun izandako arazo guztiak.