Teknologia -
Hobeto komunikatzeko
Politikariak hobeto komunikatzeko traje 'adimenduna' asmatu dute
Pertsonak egiten dituen mugimenduen informazioa jasotzen dituen 17 sentsore dituen likrazko jantzi bat da. Informazioa jaso eta komunikatzean egokiak ez diren keinuak identifikatu egiten ditu.
Erredakzioa
Bilboko Adur enpresak eta Tekniker-IK4 euskal teknologia zentroak politikariak komunikatzean egin behar dituzten mugimenduak kontrolatzen dituen traje bat asmatu dute. Honen bidez, politikariek euren keinuak aztertu eta zuzendu ditzakete, jende aurrean hitz egiterakoan, komunikazioa eraginkorragoa izateko.
Alejandro Lasa Adur enpresaren zuzendariak eta Iñaki Maurtua Teknikerreko arduradunak prentsa aurreko bat eskaini dute Bilbon trajea aurkezteko. Bi urte eta 300.000 euro behar izan dira trajea sortzeko.
Pertsonak egiten dituen mugimenduen informazioa jasotzen dituen 17 sentsore dituen likrazko jantzi bat da. Informazioa jaso eta komunikatzean egokiak ez diren keinuak identifikatu egiten ditu.