Teknologia -

Bilbao Web Summit

Osasun elektronikoa, informaziorako eta terapia egiteko euskarria

Osakidetzak gaixoak prozesuan parte hartzeko bidea eskaintzen du webgunean. Horrela, gaixotasunei buruzko jakintza handitzeko eta esperientzia partekatzeko aukera garatzen du.

A.A.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak gaixoak prozesuan parte hartzeko bidea eskaintzen du webgunean. Horrela, gaixotasunei buruzko jakintza handitzeko eta esperientzia partekatzeko aukera garatzen du.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gaixotasunen diagnostikoarekin eta tratamenduarekin alderatuz gero, atzeratuak daude. Horrela adierazi dute gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin duten Bilbao Web Summit nazioarteko kongresuan izan diren adituek.

Ricardo Devis Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko estrategia eta komunikazio aholkulariak azaldu duenaren arabera, online osasun zerbitzuak gaixoei eta medikuei informazioa, eta tratamenduaren prozesu naturala denen eskura jartzeko euskarria sortu du. “Gaur egun, gaixoek informazio asko biltzen dute Interneti esker eta medikuarengana datu mordoarekin iristen dira”, gaineratu du Craig R. Savage PwC-ko zuzendariak.

Horrez gain, Devisek Eusko Jaurlaritzak alderdi soziala eta osasuna uztartu nahi dituela jakinarazi du. Horretarako, “tratamenduetako teknologiaren gaitasunak aurreratu egin behar dira, baina baita erabiltzaileekin dugun komunikazioa ere”.

Gaixotasun kronikoak gehien ikertzen diren lurraldea da Euskadi, hizlarien arabera. Hortaz, Devisek hainbat proiekturen bitartez gaixoen feedback-a jasotzen dutela esan du. “Komunikazio horri esker, gaixoek eta profesionalek transmititzen dizkiguten jakintzarekin, produktuekin, zerbitzuekin eta esperientziekin, munduko beste edozein tokitan ekimen hau martxan jartzeko aukera dugu”. Hori izan da, hain zuzen ere, Alex Jadad Global eHealth Innovation zentroa sortu duen medikuak azpimarratu nahi izan duen ideia; izan ere, “osasuntsu gaudenean horrelako gauzek ez gaituzte arduratzen, baina gaixo gaudenean, sentikorrak gara eta sistemaren alderik onena atera nahi dugu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea