Teknologia -

0,99 euroren truke

Amazonek gainezka egin du Lady Gagaren disko berria merke saltzeagatik

Abeslaria etengabe ari da albisteak ematen. Oraingoan, Gagaren jantziak nahiko deigarriak eta bitxiak diren arren, Pippa Middletonen estiloa gustuko duela esan du artistak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amazon Sareko musika zerbitzu estatubatuarrak Lady Gagaren Born this way disko berria ikaragarri merke jarri zuen atzo salgai. 0,99 dolar (0,70 euro inguru) besterik ez, hori izan zen Amazonek jarri zuen prezioa, Appleren iTunesek jarritakoa baino 11 dolar (8 euro inguru) merkeagoa. Diskoa erosi nahi izan zuen erabiltzaile mordoaren ondorioz, webguneak gainezka egin zuen.

The New York Times egunkariak argitaratu duenez, ekimen horrekin Amazonek "Cloud Drive" zerbitzu berriaren berri eman nahi zuen. Zerbitzu berri horri esker, erabiltzaileek musika artxiboak Sarean gordetzeko aukera izango dute.

Atzo arratsaldean, konpainiaren zerbitzariek gainezka egin zuten eta erabiltzaile askok ezin izan zuten diskoa eskuratu. Orduan, Gagaren jarraitzaileak egoera Twitterren eta Amazonen webgunean salatu zuten.

Pippa Middletonen jarraitzaile

Aho zabalik utzi gaitu beste behin artistak Pippa Middleton Katherine Middleton Cambridgeko dukesaren ahizparen arropa eta estiloa gustuko dituela esan duenean.

"Katherine oso hederá zegoen ezkontza egunean, baina Pippa zoragarri zegoen", adierazi du artistak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea