Teknologia -
Polemika
eBayk eta Paypalek Google salatu dute informazioa lapurtzeagatik
Google Wallet plataforma garatzeko eBayk eta PayPalek sakeleko telefonoen ordainketa proiektuei buruzko informazioa erabili zutela salatu dute.
Erredakzioa
PayPal eta eBay enpresek gaur egun Googlen lan egiten duten bi zuzendari ohi salatu dituzte Google Wallet plataforma garatzeko aurreko bi enpresek dituzten sakelako telefonoen ordainketa proiektuetako informazioa lapurtzea leporatuta. Googlek udan Google Wallet plataforma kaleratuko duela esan ostean egin dute salaketa PayPalek eta eBayk.
Salaketan, bi konpainiek Googleri eta gaur egun konpainia horren sakelako telefonoen ordainketa plataformaren arduraduna den Osama Bedierri, eBayren eta PayPalen datuak era desegokian hartzea eta Google Wallet plataforman erabiltzea egotzi diete.
Horrez gain, Stephanie Tilenius Bedierrek lan egiten zuen taldeko langile ohia ere salatu dute.
PayPalen blogean, Amanda Pires konpainiako komunikazio zuzendariak esan duenez, Bedierrek ordenagailu pertsonal batean gorde zituen zerbitzuari buruzko xehetasunak eta, gainera, Googlera lan egitera joan baino egun batzuk lehenago egin zuen.