Teknologia -
Hirugarren edizioa
Jason Titus Shazam-eko CTOak nonick-en itxierako keynote-a emango du
nonick Interneteko tendentzien inguruko nazioarteko batzarra ekainaren 17tik 18ra garatuko da EITBren egoitzan.
Erredakzioa
Jason Titus, Shazam-eko CTOa, nonick itxiko duen keynote-a emateko arduraduna izango da. nonick Interneteko tendentzien inguruko nazioarteko batzarra ekainaren 17tik 18ra garatuko da EITBren egoitzan.
Jason Titus Shazam-eko azpiegituraren era teknologian oinarritutako operazioen arduraduna da. Musika identifikatzeko munduko aplikazio mugikorrik zabalduena garatu du aipatutako enpresak; 10 segundoko zati bat hartzearekin nahikoa du abesti baten izenburua asmatzeko. Shazam Mobile munduko errebelazio nagusienetako bat da, 120 milioi deskargarekin eta astero milioi bat erabiltzaile berrirekin. Egun, 10 milioi abesti baino gehiago ditu bere datu-basean.
Jason Titusek ingeniaritzan, produktuen kudeaketan eta Start Up-en diseinuan esperientzia zabala du. Shazam-era joan baino lehen, Yahoo!-ko komunikazio presidenteordea zen (Korreoa eta Messenger); bertan, hainbat postu estrategiko izan zituen, horien artean, Yahoo!-ko komunikazio-produktu sailaren diseinua, kudeaketa, markatinga eta teknologia.
eitb.com-ek eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRI elkarte publikoaren bidez, antolatuta, eta CBTren laguntzarekin, teknologia mugikorrean aditu diren mundu osoko 400 lagun baino gehiago bilduko ditu nonick-ek.