Teknologia -

Zerbitzu erabilgarriagoa

Twitterrek kazetarientzako gida kaleratu du

Twitter for Newsrooms #Tfn (Erredakzioetarako gida) lanak informatzeko eta edukiak argitaratzeko aholkuak eskainiko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Twitter

Twitter for Newsrooms #Tfn (Erredakzioetarako gida) lanak informatzeko eta edukiak argitaratzeko aholkuak eskaintzen ditu.

Twitter for Newsrooms #Tfn lau ataletan banatuta dago: informatu, parte hartu, argitaratu eta eduki gehigarriak. Informatu atalean, Twitterrek kazetari batek informazioa bilatzeko, egiaztatzeko eta osatzeko dituen hainbat aukera biltzen ditu. Parte hartzea atalari dagokionez, berriz, kazetariak tuitak ahalik eta gehien osatzeko eta informazioa erakargarriagoa egiteko dituen aukerak aurkezten ditu. Argitaratu izenekoan, sareak tuit bat argitaratu ostean kazetariak eskura dituen erremintak aztertzen ditu. Eduki gehigarriak izeneko atalean, bukatzeko, Twitterrek sare soziala euskarri bezala erabiltzeko eskaintzen dituen babesa eta segurtasuna azaltzen ditu. "Kazetariek informazio iturriak azkarrago topatzeko, istorio hobeak kontatzeko eta jarraitzaile kopuru hobea eskuratzeko erabil dezaketen tresna da Twitter", irakur daiteke gida horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea