Teknologia -

Erreminta berria

Txio, Twitter jario sailkatua eta balio erantsiarekin eitb.com-en

Tourrean emango ditu lehen urratsak beta bertsioan eta irailerako finkatuta izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.com webguneak tresna berri bat jarri du erabiltzaileen esku: Txio, Twitter jario sailkatua eta balio erantsiarekin. Hizkuntza ezberdintzen du (euskara edo gaztelania) eta erabiltzaile zehatz batzuen tuitak baino ez ditu erakusten, gehitutako estekak (bideoak, argazkiak, idatzitako artikuluak...) lekuan bertan eta jatorrizko irudiekin erakutsiz.

Txiok Frantziako Tourra martxan den bitartean emango ditu lehendabiziko urratsak probak egiteko "beta" bertsio bat kaleratuta. Horren bitartez, Tourrean bertan dauden txirrindulariek, zuzendariek, kazetariek eta adituek esaten dutena leku bakarrean bilduta ikusteko aukera izango da. Erabiltzaile arrunton artean aktiboenek esaten dituztenak ere ikusiko dira bertan.

Hasierako esperientzia honetan oinarrituta, Txiok hobekuntzak hartuko ditu, eitb.com berriarekin batera (abuztuaren amaieran) ahalik eta modurik finenean atera ahal izateko, oraindik ere beta fasean egongo bada ere. Ordurako, ekimen jakin baterako (Tourrerako, esaterako) ez ezik, Txio "orokorra" ere egongo da prest.

Proiektu hau CodeSyntax Eibarko enpresaren eskutik heldu da eitb.com-era, Umap proiektuaren esperientzian oinarrituta eta multimedia webgune bati egokituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea