Teknologia -
Minbizia du
Chavezen gaitza 'trending topic' bihurtu da Venezuelako Twiterren
"Chavez gaixoa", "iraungo dugu" eta "tumorea" dira Venezuelako Twitterreko erabiltzaileen artean gehien erabili dituzten hitzak.
Erredakzioa
Hugo Chavezen aldekoek eta aurkakoek Twitter sare soziala erabili dute presidentearen gaixotasunari buruz hitz egiteko. Hori dela eta, presidenteak atzo iragarritako gaixotasunak eztabaida handia piztu du eta gairik jarraituena bihurtu da Venezuelan (''trending topic'').
"Chavezentzat indarra" eta "Chavez izorratu dadila" bezalako izenburuak jarri dituzte sare sozialean, eta "Chavez gaixoa" edo "tumorea" dira venezuelarrek Twitterren gehien erabili dituzten hitzak.
"Menderatzeko jaio gara eta ez menderatuak izateko" idatzi zuen @carloscontigo-k. Honakoa idatzi duenak "Chavez komandantearen jarraitzailea" bezala hartzen du bere burua.
"Ez zaitezte nahastu gutxiengo eskualidoak (aurkakoak), Chavezen aldekoak atzo baino gehiago gara gaur, eta bihar are gehiago izango gara", argitaratu du Gobernuaren aldeko batek.