Teknologia -

Zerbitzua sustatzeko

Google+ek pertsona 'ospetsuak' nahi ditu

Famatu horiek egiaztatzeko sistema bat bilatzen ari da. Sare sozial berriari harrera ona egin diote erabiltzaileek, eta Google komunikazio kanpaina zerbitzua garatzen ari da bere zerbitzua sustatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google+ erabiltzaileak irabazten ari da pixkanaka, bere zerbitzurako gonbidapenak banatzen ari diren bitartean. Erabiltzaileek harrera ona egin diote sare sozialari, eta Google bere komunikazio kanpaina garatzen ari da zerbitzua sustatzeko. Konpainiaren estrategiaren hurrengo pausoa pertsona ospetsuak sare sozialean sartzea da; horretarako, euren identitatea bermatzeko sistema batean pentsatzen ari dira.

Googlek buruan duen sistema Twitterrek duenaren antzekoa da. Enpresak pertsona famatua profil horren jabe dela egiaztatzen du, jarraitzen duten erabiltzaileek profila benetako dela ikus dezaten.

CCNk Brett Schulte Hollywoodeko aholkulariaren hitzetan oinarrituta iragarri duenez, Hollywoodeko izarrek Google+en profilak irekitzea nahi du Googlek; baina egiaztatze sistema bat behar du horretarako. Schultek ziurtatu duenez, Googleko ordezkariekin hitz egin du, sare sozialean pertsona ospetsuen nortasuna bermatzeko sistema egokiena aukeratzeko. Horrek konpainiaren asmoak egiaztatuko lituzke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea