Teknologia -

Kanpamendu teknologiko berria

240 pertsona izan dira Espainiako lehenengo kanpamendu teknologikoan

Kanpamenduaren arduradunak esan duenez, edizio honen helburua, "nerabeei teknologia berrien inguruko interesa bultzatu eta bideratzea da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko teknologia-parkean egindako lehenengo Kanpamentu Teknologikoan, hiru lurralde historikoetatik, Kataluinia, Kantabria eta Frantziatik etorritako 240 haur eta nerabe izan dira, ostiral honetan, Jesus Angel Bravo kanpamentuko arduradunak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez.

Bravok esan duenez, kanpamentu honen helburua, "nerabeei teknologia berrien inguruko interesa bultzatu eta bideratzea da". Lehenengo edizio honetan bi lantegi bereiztu dituzte: alde batetik robotika eta, bestetik, bideojokoak. Lehenengoak, "Bots Week" izenekoak, robotikara hurbiltzeko aukera eman die umeei, programazio baten bidez eta eguneroko "desafio txikiak" gainditzeko robotak sortuz. Bigarrenarekin berriz, "Videogames Week-ekin", bideojoko baten sortze prozesura ezagutarazi eta dagoeneko sortuta dagoen bideojoko baten diseinua erakutsi nahi izan zaie parte-hartzaileei.

Proiektuaren arduradunak gaineratu duenez, bost asteko kanpaina honen balantzea, ekainaren 27an hasi zen eta datorren astean amaituko da, oso "positiboa" izan da.

Honez gain, eremu hau bultzatzeko, "zabaltze" lanak egiten jarraituko duela esan du. Parte-hartzaileek euren asmakuntzak garatzen jarraitu dezaten eta horrela, lehenengo edizio hau baino maila handiagoko bigarren edizio bat prestatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea