Teknologia -
Asmakizun berria
Etorkizunean mugikorra kargatu ahal izango dugu ibiltzerakoan
InStep Nanopower konpainiak pertsonek ibiltzerako orduan sortutako energia kanalizatu nahi dute zapatila batzuen bitartez.
Erredakzioa
Ibiltzen ari garen bitartean mugikorra kargatu ahal izateko lanak egiten ari da enpresa bat. Oinetako batzuk emandako pausu bakoitzean sortutako energia jasoko dute eta 20 watteko energia izatera iritsi daiteke.
'Smartphones' eta mugikorren erabiltzaileek gaur egungo mugikorren bateriaren eskasia azpimarratu dute. Mugikorrek geroz eta prestazio gehiago izaten dituzte, eta, honen ondorioz, energia gehiago kontsumitu eta bateria azkarrago agortzen da. Fabrikatzaileak ahalmen handiagoko bateriak eta kontsumo txikiagoko gailuak sortzeko lanetan ari dira. Kasu honetan InStep Nanopower konpainiak beste aukera bat bilatu du. Ibiltzerako orduan sortutako energiaz baliatuz mugikorrak kargatzea da enpresa honen helburua. Horretarako, InStep Nanopower konpainiak pertsonek ibiltzerakoan sortzen duten energia kanalizatu nahi dute oinetako batzuen bidez. Oinetakoek bi sentsore izango dituzte azpian eta erabiltzaileek emandako pausu bakoitzean sortutako energia jaso eta 20 watterainoko korrontean bilakatuko dute.
Oinetakoek USB sarbide bat izango dute erabiltzaileek beren gailuak bertan konektatu eta mugikorrak kargatu ahal izateko. Oinetakoak erabiltzen dituenak, ibiltzen ari den bitarten, mugikorra kargatu ahal izango du. InStep Nanopower konpainiak jakinarazi duenez, sistema "sinplea eta merkea" izango da.