Teknologia -
Bilbon
Mandorik gabeko azken bideo-jokoak, hóPlay jaialdian
Bilboko Alhondiga kultur eta aisialdi guneak Bideo-Jokoen Nazioarteko jaialdia hasi du. Nobedadeen artean, Kinect teknologiako, mandorik gabeko, bideo-jokoak aurkeztu dituzte.
Erredakzioa
Bilboko Alhondiga kultur eta aisialdi guneak hóPlay Bideo-jokoen Nazioarteko Jaialdiaren bigarren edizioari hasiera eman dio gaur. Aurtengo nobedadeen artean, Kinect teknologiako, mandorik gabeko, bideo-jokoak daude.
Iñigo Cabok, Bilboko Alhondigako komunikazioaren eta programazioaren arduradunak, prentsaurreko batean azaldu duenez, jaialdi honen bigarren edizioak "finkatze" bat izan du, eta proposamenak egin dituzten enpresak 36tik 46ra pasatu dira.
Jaialdiak irailaren 18ra arte iraungo du, eta joko elektronikoaren eta arte interaktiboaren alde teknologikoak, industrialak, kulturalak eta sozialak aurkeztuko dituzte bertan.
Ekimen honetan lantegiak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira, eta jendeak 60 bideo-joko baino gehiagorekin ondo pasatzeko aukera izango du, bilboko Alhondigaren hóGame gunean.
Gainera, Microsoftekin batera 'Ondo Izan' jardunaldia antolatu dute, bizi-kalitateari zuzenduta egongo da, eta Kinect teknologiak gaixoen errehabilitazioan eta osasuna mantentzean eskaini ditzakeen aukerak aurkeztuko dituzte.