Teknologia -

Norgehiagoka

Facebook hormako argitalpenak itzultzeko lanean ari da

Joan den astean Googlek Chrome nabigaitzailerako 50 hizkuntzetarako itzulpen zerbitzu berria aurkeztu zuen. Orain, Facebookek kontraerasoegi dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebooken eta Googleren arteko norgehiagokak aurrera jarraitzen du. Joan den astean, Josh Estelle Google Translatearen garatzaileetako batek adierazi zuenaren arabera, Googlek Chrome nabigatzailerako itzulpen zerbitzu berria kaleratuko du. Gainera, zerbitzu horrek 50 hizkuntzekin funtzionatuko duela azaldu zuen. Google+ sare sozialerako Google Itzultzailea kolpe latza izan da Facebookentzat, baina, orain, kontraeraso egin dio.

Google+-enak ez bezala, Facebooken erreminta berriak ez du deskargarik eskatuko.

'Translate' botoia 'Atsegin dut' botoiaren ondoan agertuko litzateke eta itzultzeko aukera jasotako mezua erabiltzailearen profilaren hizkuntzarekin bat ez datorrenean eskainiko litzateke.

Bi zerbitzuak proba moduan daude oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea