Teknologia -

Kontakturako informazioa

Wikileaksek Zapatero, Erregea eta Moratinosen telefonoak erakutsi ditu

Lehendakariaren mugikorreko zenbakia eta Erregearen bulegoko zenbakia zehaztu ditu atari honek.

Argazkia: Eitb
Argazkia: Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wikileakseko atariak 2008ko Madrilgo Enbaxadako kontakturako telefono zenbaki batzuk argitara atera ditu, hauen artean; Jose Luis Rodriguez Zapatero, Juan Carlos Erregea eta orduan Kanpo Ministroa zen Miguel Angel Moratinosen telefono zenbakiak erakutsi ditu.

Zapateroren kasuan, mugikorreko zenbakia ere agertzen da telegraman, Bernardino Leon, orduko lehendakaritza idazkari nagusiarentzat agertzen zen zenbaki berdina. Zenbakia ez dago erabilgarri.

Juan Carlos erregearen kasuan ez da sakeleko telefonoko zenbakirik agertzen, baina bai Errege-Etxeko zenbakia. Eduardo Aguirre enbaxadoreak esan duenez, zenbaki honek 24 ordutan funtzionatzen du. Moncloa Jauregiko eta Kanpo Ministerioko zenbakiak ere agertzen dira eta, hauek ere, erbilgarri daude egun guztian.

Testu honen bidez gogorarazi dutenez, Zapaterok "ez du ingelesez hitz egiten". Juan Carlos Erregeak eta Moratinosek ordea, "ongi" hitz egiten dute ingelesez, enbaxadoreak adierazi duenez. Honez gain, lehendakariaren bulegoko telefonoa idazkari batek hartzen duela esan du.

Estatuko Departamentuak Madrilgo Enbaxadari egindako eskaera bati erantzuten dio telegramak. Honen arabera, Gobernuko arduradunekin kontaktuan jartzeko informazioa gaurkotu behar dela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea