Teknologia -

Polemika

Twitterrek uko egin dio anorexia sustatzen duten profilak ixteari

Sare sozialak uko egin dio anorexia eta bulimia bultzatzen dituzten profilak blokeatzeari "adierazpen askatasuna babesteko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Twitter "adierazpen askatasuna babesteko"

Mikroblog sarearen erabakiaren aurrean atsekabetuta jarraitzaile askok eta askok eman duten erantzuna ikusita, Osasun Ministerioak Europar Batasunaren babesa bilatuko duela esan du, "sare sozialetan anorexia sustatzeari elkarrekin aurre egiteko".

Osasun Ministerioak bere eskuetan dauden "mekanismo guztiak" erabiltzeko eskatu zion iragan ostegunean Twitter sare sozialari, anorexia eta bulimia sustatzen duten profilak bakartzeko, "adierazpen askatasuna errespetatuta".

Guardia Zibileko Delitu Telematikoen Unitatearen bitartez egin zuten eskaera, eta Leire Pajin ministroak Kongresuko korridoreetan adierazi zuenez, herritarren ekimen bati erantzunez egin dute.

Mezu horiek argitaratzea delitua ez bada ere, "gazteengan eragin negatiboa" dutela gogorarazi du Ministerioak. Hori dela eta, nahiz eta Twitterrek erabaki hori hartu, Saretik kentzeko moduko mezuak edo kontuak bilatuko dituzte aldian behin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea