Teknologia -

AEBetan, hasierako bertsioa

Googlek Flight Search hegaldien bilatzailea aurkeztu du

Konpainiak hegaldiak konparatzeko aukera emango du pantailaren ezkerraldean, eta emaitzak dataren, ibilbidearen iraupenaren edo prezioaren arabera ordenatu ahalko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google Interneteko konpainiak Flight Search hegaldien bilatzailea aurkeztu du. Lehenengo bertsioa kaleratu dute, AEBetan, eta, besteak beste, Orbik, Kayak edo TripAdvisor webguneekin lehiatuko da hegaldi tarifa onenak aurkitzeko lanean.

Google apirilean sartu zen hegaldiak kontratatzeko eta bidaiak erreserbatzeko negozioan, AEBetako agintariek ITA Software 700 milioi dolarren truke erostea onartu zutenean. Sektoreko airelinea gehienek hegaldiak aurkitzeko erabiltzen duten tresna garatu zuen enpresa horrek.

Aurrerantzean, konpainiak hegaldiak konparatzeko aukera emango du pantailaren ezkerraldean, eta emaitzak dataren, ibilbidearen iraupenaren edo prezioaren arabera ordenatu ahalko dira.

Enpresak adierazi duenez, zerbitzu honek "oso azkar" ematen ditu emaitzak, eta, egutegian bidaia jakin bat bilatzean, berehala esaten du "zein diren egun merkeenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea