Teknologia -

Formazioa

Comma, community management, ikastaroko izen-emate epea ireki dute

Azaroaren 11n hasiko da ikastaro honetako bigarren edizioa. 600 orduko formazioa eta enpresa-praktikak hartzen ditu bere baitan. eitb.com, AERCO eta m4f dira antolatzaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Comma ikastaroaren bigarren edizioa abian da. Ireki berri da izena emateko epea eta azaroaren 11n ekingo zaie eskolei. eitb.com, aerco eta m4f enpresen artean antolatzen duten ikastaro honek parte-hartzaileak community managementean heztea du helburu.

Formazio aberatsa eskaintzen du ikastaroak: 600 ordu baino gehiago eskola presentzialetan, lan pertsonal tutorizatuetan eta Euskadiko enpresa berritzaileenetan egiteko praktiken artean banatuta.

Ikastarorako izena ematen dutenen artetik 20 lagun aukeratuko dira community management arloan formazio integrala jasotzeko. Antolatzaileen bermeaz gain, punta-puntako irakasleak izango dira eta erabat praktikoak izango dira ikasgaiak.

Web orri ofizialean topa daiteke COMMAri buruzko informazio guztia, baita izen-emate orria ere.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 944 024 636 telefonora edo idatzi e-mail bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea