Teknologia -
Espainiako Lehia Batzordea
Microsoft zigortu dute software erabiliaren salmenta eragozteagatik
Espainiako Lehia Batzordeak Microsoft Iberica, Unipersonal eta Microsoft Ireland Opeartions Limiten elkarteak ikertuko ditu, ustez ordenagailuentzako sistema eragileen lizentziak mugatu izanagatik.
Erredakzioa
Espainiako Lehia Batzordeak espediente zigorra ireki dio Microsofti, merkatuko lehiakortasunaren aurkako ekintzak leporatuta. Erakunde honek ohar baten bidez jakitera eman duenez, litekeena da Microsoftek bigarren eskuko softwareren salmentak galarazi edo saihestu nahi izana. Espainiako Lehia Batzordeak informatika arloko enpresa erraldoi honen elkarteen gainean abiatu du ikerketa: Microsoft Iberica, Unipersonal eta Microsoft Ireland Operations Limited. Hauei etxeko ordenagailuentzako sistema eragileen lizentziak mugatzea egotzi diete.
Ikerketa txostena Elegant Businessek aurkeztutako salaketaren ondorioz zabaldu dute. Espainiako Lehia Batzordeak zenbait informazio jaso ditu, eta horien arabera, Lehiaren eta Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituna urratu dituela ondorioztatu du.
Txostena zabaldu ostean, 18 hilabete izango dituzte ikerketarako eta erabaki bat hartzeko.