Teknologia -
Botoi berriak Facebooken
Irakurrita, entzunda eta ikusita botoiak jarri ditzake Facebookek
Erabiltzaileen komunikazio aukerak zabaltzeko jarri litzake Facebookek aukera berri hauek.
Erredakzioa
Facebookek botoi berriak jarri ditzake sarean. Sare sozialak bere zerbitzuan musika eta 'streaming' bideoak jartzearen inguruan hitz egin ondoren, konpainiak "irakurrita", "entzunda" eta "ikusita" botoiak jarri ditzake bere aukeren artean.
Baliteke sare sozialaren aukeren artean "Nahi dut" izeneko botoia ere jartzea. Botoi honekin erabiltzaileek eskuratu nahi dituzten produktuak markatu ahal izango dituzte.
Erabiltzaileen komunikazio aukerak zabaltzeko jarri litzake Facebookek honako aukera hauek. Botoi berrien erabilpenarekin konpainiak multimedia edukien eskaintza areagotuko luke. Facebookek musika zerbitzu propioa ezertzeko interesa erakutsi du hainbat alditan. Datorren ostegunean eman lezake konpainiak berrikuntzen berri.
"Entzunda" izeneko botoiaren bidez, erabiltzaileek entzun dituzten abestiak markatu ahal izango dituzte eta horrela erabiltzailearen kontaktuek zein musika entzun duen jakin lezakete.
"Ikusita" aukerarekin, erabiltzaileak ikusi dituen bideoak azpimarratuko dira.
Azkenik, "irakurrita" botoia, Facebookek bere zerbitzuan formatu digitalean liburuak eskaintzeko aukera ezarri dezakeenaren aztarna izan daiteke. "Online" argitalpenei ere egin liezaioke aipamena.