Teknologia -

Polemika

Twitter sutan, RTVEk albistegiak kontrolatu nahi dituelako

Gobernu organoaren erabakiak sare soziala 'sutu' du, kazetarien, politikarien eta herritarren haserreak jaso baititu. RTVEk erabakian atzera egingo duela esan du dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVEren Administrazio Batzordeak albistegietako zerbitzuetara sartu ahal izateko erabakia hartu zuen, nahiz dagoeneko erabakian atzera egingo duela esan. Hala ere, berandu da jada, Twitter sare soziala 'sutan' egon da, kazetarien, politikarien eta herritarren haserreak jaso baititu.

Batzordeak gehiengoz, iNewsera (informazio-zerbitzuek albistegietako gidoia egiteko erabiltzen duten programa) sartzeko aukera izatea hitzartu du, kontseilariek uneoro kateko profesionalak zertan ari diren jakiteko aukera izan dezaten.

Gobernuaren erabakia jakin ostean, Twitterren hainbat kritika irakurri ahal izan dira horri buruz, besteak beste, “aldez aurretiko zentsura”, “lotsagarria”... '#defiendertve' etiketa "Trending Topic" izan da asteazkeneko azken orduan.

Batzordearen erabakiak kontseilari guztien babesa izan du, IUkoarena eta UGTkoarena izan ezik, korporaziotik jakitera eman dutenez. Zein informaziorekin lan egiten den jakiteko soilik hartu dutela erabaki hori adierazi zuten, "kudeaketarik egiteko asmorik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea