Teknologia -

Iberoamerikako XII. Topaketa

Alvaro Uribe Bilbon izango da, Hiri Digitalen Topaketan

28, 29 eta 30ean, hiribildu bilbotarrean, mundu osoan ezaguna den ekitaldia egingo dute mila politikari eta aditu ingururekin, teknologia berriei buruz solasteko.

Alvaro Uribe artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Alvaro Uribe artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia hilaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo den Hiri Digitalen XII. Topaketako hizlarietako bat izango da, Euskalduna Jauregian.

Kongresua urtero egiten da eta mundu osoko erreferentzi bihurtu da, hainbat herrialdetako erakundeen mila aditu eta arduradun inguru bilduko baititu, erakunde publikoetan teknologia berrien erabilpenean izandako esperientziak eta ideiak partekatzeko asmoz.

Topaketan 100 alkate baino gehiagok, baita bestelako kargu publikok ere (hala nola, gobernadoreak, diputatuak, ministroak eta arlo horretako enpresetako zenbait ordezkariak) hartuko dute parte. Besteak beste, Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia eta Daniel Innerarity filosofoa izango dira hizlari nagusiak eta hasiera ekitaldian mintzatuko dira.

Antolakuntzak hainbat hitzaldi, txosten, mahai inguru eta mintegi antolatu ditu, baita enpresa gune bat ere, non 20 enpresa inguruk euren zerbitzu eta produktuak erakutsiko dituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea