Teknologia -

Euskalduna Jauregia

Alvaro Uribek ireki du Hiri Digitalen Topaketa Iberoamerikarra, Bilbon

Zientzia eta Berrikuntza ministroak ezagueraren gizartea eta ekonomia lortzeko hiriek eta udal gobernuek egin behar duten lanaren garrantzia adierazi du.

Hiri Digitalen Topaketa Iberoamerikarra hasi da Bilbon. Argazkia: EITB
Hiri Digitalen Topaketa Iberoamerikarra hasi da Bilbon. Argazkia: EITB
Hiri Digitalen Topaketa Iberoamerikarra hasi da Bilbon

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak eman dio hasiera gaurtik eta ostiralera arte Bilboko Euskaduna Jauregian egiten ari diren Hiri Digitalen XII. Topaketari. Hasierako ekitaldian izan dira Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroa eta Jose Luis Bilbao BIzkaiko ahaldun nagusia ere. Garmendiak ezagueraren gizartea eta ekonomia lortzeko hiriek eta udal gobernuek egin behar duten lanaren garrantzia adierazi du.

Ministroak azaldu duenez, zientziarekin eta berrikuntzarekin duten konpromisoa egiaztatzeko gai diren herriak bereizteko eta saritzeko programa bat jarri zuten martxan eta herri horiek eredu bezala erabili zituzten. Programa horri esker, hogeita hamar herrik egiaztagiria lortu dute.

Bizkaiko ahaldun nagusiak toki-administrazioak modernizatzeko balio duen BiscayTIK proiektuari buruz hitz egin du. Teknologia berrien bitartez herriarengana gerturatu direla esan du eta, horretarako, beharrezkoak ziren erreminta informatikoak sortu dituztela gaineratu du.

Hiri Digitalen XII. Topaketako lehen jardunaldian alor horretan nabarmentzea lortu duten hiriak saritu dituzte: Medellin eta Genova (Kolonbia), Tigre (Argentina), Porto Alegre (Brasil), San Jose (Costa Rica) eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea